Ondare Bibliografikoaren Liburutegi Birtuala (BVPB) Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Liburutegiak Koordinatzeko Zuzendariordetza Nagusiak kudeatzen du. Liburutegi digitala da, eta herritarren eskura jartzen du memoriaren erakundeetan (artxiboak, liburutegiak eta museoak) gordetzen diren eta Espainiako Ondare Bibliografikoaren parte diren eskuizkribu, liburu inprimatu, argazki historiko, material kartografiko, partitura eta gainerako materialen faksimileen bilduma baliotsu eta gero eta handiagoa.
Ekimen honi esker, herritarrek inolako mugarik gabe kontsulta ditzakete eskuratzeko zailak diren funts batzuk, gehienbat publikoak, dituzten ezaugarriak direla-eta gordailu berezietan kontserbatzen direnak.
Proiektua lankidetzaren fruitu da; zehazki, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren, autonomia-erkidegoen eta beste administrazio eta erakunde publiko nahiz pribatu batzuen artekoa. Funts digitalizatuak autonomia-erkidegoen, ministerioen, udalen, ateneoen, fundazioen, unibertsitateen, erakunde pribatuen, errege-akademien, partikularren eta abarren liburutegi, artxibo eta museoetatik datoz. Pertsona eta erakunde horien guztien lankidetzari esker atera da proiektu hau aurrera, funtsak hautatzen lagundu eta digitalizatzeko laga baitituzte.
Ondare Bibliografikoaren Liburutegi Birtualak, gaur egun, sarbide irekia eta doakoa ematen du gutxi gorabehera 23.000 liburu inprimatu zahar, 2.500 eskuizkribu, 5.131 material kartografiko (atlasak eta mapak), 85.500 material grafiko eta fotografiko, 212 partitura eta abar eskuratzeko.
Albisteak + Ikusi Gehiago
Donación de manuscritos de la BPE en Toledo
Se han incorporado al portal 108 manuscritos procedentes de la BPE en Toledo. Con esta carga son 345 los manuscritos procedentes de esta biblioteca.
¡Descúbrelos!
Manuscritos en la BPE en Palma de Mallorca
Nos complace comunicar que se han cargado en la Biblioteca Virtual del Patrimonio Bibliográfico, desde septiembre de 2022, un total de 440 manuscritos pertenecientes a los fondos de la Biblioteca Pública del Estado en Palma de Mallorca.
¡Descúbrelos!