Ondare Bibliografikoaren Liburutegi Birtualeko baliabide pedagogikoen bildumak barne hartzen ditu teoria pedagogikoak eta hezkuntzako jardunbideak justifikatzen dituzten tratatuak, baita askotariko materialak ere, besteak beste, irudiak, diapositibak, abezeak, eskuliburuak, eta abar. Ikaskuntzarako eta hezkuntzarako balio izan dute eta, askotan, oraindik ere balio dute. Horrek guztiak hainbat belaunaldiren hezkuntzaren memoria eratzen du; iturri baliotsua da Espainiako hezkuntzaren historiarako, baita ikasle eta maisu-maistren eskura dagoen baliabide hezigarrien multzo bat ere.

    Francia  

Funts horien zati handi bat Liburutegiak Koordinatzeko Zuzendariordetza Nagusiak Eskola Institutu Historikoetako liburutegietan egindako digitalizazioetatik dator.

Batxilergo-institutu horiek 1845ean sortu ziren ofizialki. Probintzia bakoitzeko bat sortu zen, Madrilen izan ezik, han bi jarri baitziren martxan: San Isidro eta Cardenal Cisneros institutuak. 1857an, Instrukzio Publikoko Legeak bigarren hezkuntzako institutu bakoitzean liburutegi bat ipinarazi zuen.

Material nabarmengarrien artean, aipatzekoak dira Cardenal Cisneros BHIko linterna-plaken bildumak eta hainbat institututako beira-plakenak (San Isidro, Cardenal Cisneros, Greco, Isabel la Católica…). Bilduma horietan ez dira sartu Ondare Bibliografikoaren Liburutegi Birtualeko material kartografiko guztiak, bestela handiegia izango zelako. Material horiek Kartoteka atalean aurki daitezke. Bilaketa-orritik sar daiteke hartara.

  

Enlaces destacados

Biblioteca Virtual de Prensa Histórica       Hispana. Directorio y recolector de recursos digitales       Hispana PRO       Europeana       LEM