Atal honek Ondare Bibliografikoaren Liburutegi Birtualeko funtsak jartzen ditu eskuragai. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Estatuko Museoen Zuzendariordetza Nagusiak kudeatutako museoetatik datoz gehienak.

Hona hemen museo horiek:

  • Tarrassako Dokumentazio Zentroa eta Ehungintzako Museoa
  • Arkeologiako Museo Nazionala
  • Cerralbo Museoa
  • Altamirako Museoa
  • Amerika Museoa
  • Trajearen Museoa
  • Arte Erromatarraren Museo Nazionala
  • Dekorazio Arteen Museo Nazionala
  • Gonzalez Martí Zeramika eta Luxuzko Arteen Museo Nazionala
  • Erromantizismoaren Museo Nazionala
  • Antzerkiaren Museo Nazionala
  • Sefardi Museoa

Atalean bilduma tematiko oso interesgarriak daude: adibidez, Sefardi Museoarena, hebreeraz edo ladinoz idatzitako liburuz osatua; Jantziaren Museoarena, joskintzako eta modako funtsez osatua; Arkeologiako Museo Nazionaleko arkeologia-funtsak, edo Dekorazio Arteen Museo Nazionaleko antigoaleko funtsak eta gainerako dekorazio-arteak. Aparteko aipamena merezi du Antzerki Museo Nazionalaren Urrezko Mendeko komedien bilduma zabalak.

  

Bilduma horren aberastasuna eta aniztasuna nabarmena da, eta benetako altxor bibliografikoak aurki daitezke bertan: antzinatasunagatik, eduki grafikoagatik, bitxitasunagatik, eta, beste diziplina batzuen artean, museologiaren, artearen historiaren, arkeologiaren, antropologiaren edo dekorazio-arteen ikerketarako interesgarriak izateagatik.

 

2017-08-17an eguneratutako testua

 

Enlaces destacados

Biblioteca Virtual de Prensa Histórica       Hispana. Directorio y recolector de recursos digitales       Hispana PRO       Europeana       LEM