2008. urtean, Independentziaren berrehungarren urteurrena zela eta, atal hau sortu zen, Ondare Bibliografikoaren Liburutegi Birtualak gatazka horri buruz dituen funts aberats eta askotarikoak biltzen dituena. Funtsak hainbat liburutegitatik datoz. Bilduman liburuak, hitzaldiak, grabatuak, material kartografikoak eta abar hartzen dira barne.

Aparteko aipamena merezi du Independentzia Gerrako mapa-bildumak. Armadaren Geografia Zentrotik, Madrilgo Artxibo Zentral Militarretik eta Madrilgo Ontzi Museotik dator. Bilduma horretan Independentzia Gerrako gertakariekin lotutako 1.622 agiri kartografiko daude, batez ere, mapa, plano edo mapa nautikoak.

Batalla de Llinas

Independentzia Gerrarekin lotutako ekoizpen kartografikoa oso oparoa izan zen, beste arrazoi batzuen artean, garaiko eta aurretiko mapak ez zirelako oso fidagarriak; beraz, Armadak etengabe egin zituen jasotze kartografikoak. Material kartografiko horiei esker, XIX. mende hasieran erabiltzen zituzten estrategia militarretara eta Espainiako geografiaren hainbat alderdiri buruz zuten ezagutzara hurbil gaitezke.

Enlaces destacados

Biblioteca Virtual de Prensa Histórica       Hispana. Directorio y recolector de recursos digitales       Hispana PRO       Europeana       LEM