Mikrogune honetan Iberoamerikan argitaratutako obrak edo Iberoamerikarekin lotutako gaiak dituztenak bildu dira. Obra hauen zati nabarmen bat Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren (AECID) Liburutegi Hispanikotik dator. Bilduma oparoa, baliotsua eta askotarikoa dauka, munduan berdinik ez duen hainbat obra barne.
Azpimarratzekoak dira, halaber, Amerika Museoko Liburutegitik datozen funtsak. Aurrez, Itsasoz Haraindiko Lurraldeen Liburutegia zenean gordetzen ziren. Gainera, beste hamasei liburutegitik datozen liburuak daude.
Hemen bildutako lanen artean, bidaia- edo espedizio-liburuak ditugu, hitzaldiak, saiakerak, argazki-albumak, eskuizkribuak, azterlanak, legegintzako obrak nahiz administraziokoak, hizkuntza prehispanikoen hiztegiak eta gramatika-lanak, gorazarreak, Historiako, Antropologiako, Botanikako, Zoologiako eta abarreko tratatuak, eta beste hainbat.
Tematikari bagagozkio, honako gai hauek dituzte: bertako herrien usadio eta tradizioak, haien hizkuntza eta arte-adierazpenak, kolonietako legeria, erlijioa eta administrazioa, konkista eta esplorazioak, esklabutza, Iberoamerikako errepubliken independentzia lortzeko gerrak eta iraultzak, Hego Amerikako flora eta fauna, eta abar.
Bilduman benetako altxorrak daude: adibidez, Kristobal Kolonen autografoak edo Amerikako indiarren pintura-liburu bat.