
Bibliografia Ondarearen Liburutegi Birtuala Kultura Ministerioaren eta autonomia erkidegoen arteko lankidetza proiektua da eta bere helburua Espainiako Ondare Historikoko eskuizkribu bildumak eta inprimatutako antzinako liburuak faksimile digitalen bidez zabaltzea da.
Ekimen horren bidez, beren ezaugarriengatik irismen zailekoak diren funtsak kontsultatu ahal izango dira. Estatuko liburutegi publikoetan gordeta dauden ia mila izenbururen berrehun eta berrogeita hamar mila orrialde baino gehiago hartzen ditu. Parte-hartze prozesua abian jarri da, ondare funtsak kontserbatzen dituzten beste erakunde batzuekin hitzarmenak sinatuta.